}

Sagu hegalaria

2002/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Kablerik gabekoez gain, orain, mahaiaren beharrik ez duten saguak daude eskuragarri: GyroMouse Presenter. Hiru dimentsiotan mugi daitezkeen sagu horiek giroskopioen bitartez funtzionatzen dute. Giroskopioek erabiltzailearen eskuaren mugimendua detektatzen dute eta, horrela, sagua airean mugituz gero, kurtsorea ere mugitu egiten da pantailan.

Haririk gabeko telefonoa izango balitz bezala, saguak oinarria erabiltzen du bateria kargatzeko. 30 metro baino gehiagoko irismena du, eta erraz instalatzen da, aparteko kontralatzailerik ez baitu behar. Gainera, sistema eragile askorekin egin dezake lan, hots, DOS, Windows 3.1, 95, 98, 2000, ME, NT, XP sistemekin PC-etan, eta Mac OS 8 eta hortik aurrerakoekin MacIntoshetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia