Pulsar isilei adi

Pulsar isilei adi


Pulsar ‘isilak’ aurkitu dituzte. Zehatz esateko, hamaika pulsar ‘isil’ hauteman dituzte Jodrell Bank behatokiko (Erresuma Batua) astronomo batzuek; horretarako, Parkes Multibeam Pulsar Survey-ko datuak erabili dituzte.
Pulsar ia ezezagun horiek hautematen diren lehenengo aldia da. Izan ere, ‘isil’ izenak berak adierazten duen bezala, hautemateko oso zailak dira. Ohiko pulsarrek ez bezala, zenbait minutuan behin (edo zenbait orduan behin) bip txiki bat baino ez dute emititzen; eta oso zaila da seinale hori espaziotik iristen diren gainerako seinaleen artean bereiztea.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Astronomia