}

Protoiaren eta elektroiaren masen arteko ratioa ez da konstantea

2006/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Protoiaren eta elektroiaren masen arteko ratioa ez da konstantea
2006/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA)

Azken 12 milioi urteetan, protoiaren eta elektroiaren masen arteko ratioa % 0,002 handitu da. Hori ondorioztatu du astronomo- eta fisikari-talde batek, Atacamako (Txile) teleskopio erraldoiarekin bi quasarren argia aztertu ondoren. Aurkikuntza berebizikoa da, zientzialariek konstantetzat zeukatelako protoiaren eta elektroiaren masen arteko ratioa.

Aipatutako quasarren argia aztertu zuten, argi hori hidrogeno-hodei batean zehar igarotzean. Hidrogeno-molekulak argiaren uhin-luzera jakin batzuk xurgatzen ditu, eta, ondorioz, espektro elektromagnetikoko uhin-luzera horietan absortzio-marrak agertzen dira. Marra horiek kode moduko bat osatzen dute, eta horien posizioa protoiaren eta elektroiaren masen ratioaren menpekoa da. Ondoren, laborategian, laser baten argia eta hidrogeno-molekulak erabili zituzten quasarrekin ikusitakoa simulatzeko. Eta konturatu ziren absortzio-marrak ez zeudela leku berean, hots, ratioa ez zela bera.

Ikerketaren egileek agindu dute neurketa finagoak egingo dituztela. Dena den, lehenago ere konturatu izan dira konstanteak ez zirela konstanteak --egitura xeheen konstantea, kasurako--, eta ez dira horregatik kosmologiaren teoriak bertan behera erori.

1
221
2006
6
025
Fisika; Astrofisika
Berriak labur
10