}

Proteina berdea elektroi-emaile

2009/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Proteina berdea elektroi-emaile
2009/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Sierra Blakely)

Proteina berde fluoreszente kutunaren benetako funtzioa aurkitu dute

Proteina berde fluoreszentea zientzian oso ezaguna eta erabilia bada ere, orain arte guztiz ezezaguna zen naturan proteina horrek duen funtzioa. Moskuko Shemyakin-Ovchinnikov Kimika Bioorganikoaren Institutuko ikertzaile-talde baten araberaproteina berde fluoreszenteari argiak eragiten dionean elektroiak ematen ditu, elektroi horiek hartzeko molekularik baldin badago. Bitxiena da elektroiak askatzean proteina berdea gorri bilakatzen dela.

1960ko hamarkadan marmoketatik isolatu zutenetik oso baliagarria izan da zientzialarientzat. Erraz lortzen dute organismoek elkarri lotuta sortzea proteina berdea eta aztertu nahi duten proteina, eta, beraz, proteinen jarraipena egiteko tresna ezin hobea da, sortzen dituzten proteina-tandemek argi berdea igortzen dutelako.

Proteinaren propietate horrek, ordea, ez dirudi garrantzi handirik duenik berez produzitzen duten animalietan. Haietan, elektroi-emaile gisa aritzen da zelulen askotariko erreakzioetan. Elektroiak askatzean, nolabait aldatu egiten da proteinaren kromoforoa, kolorea ematen duen zatia, eta horren eraginez bihurtzen da gorria.

1
255
2009
7
013
Biokimika
Albisteak
12

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia