Proteina baten kristala
2003/01/31 Elhuyar Zientzia
Argazkian, herpesa eragiten duen birusaren (HSV) proteina kristaldu bat ikusten da. Proteina hori, ICP8 izenekoa, DNAri heltzeko erabiltzen du birusak. Zientzialarien erronka proteina horren egitura zein den jakitea da. Hori jakinda, proteina horren funtzionamendua oztopatzen duen botika bat bilatu nahi dute, herpesaren aurkako ikerketaren barruan.
Proteinak isolatu eta kristaldu egiten dituzte ikertzaileek horien egiturak ikertzeko. Ondoren, X izpien bidez aztertuz gero, proteinaren egitura zein den jakitea lor daiteke. Nolanahi ere, kristalak berak oso ikusgarriak dira.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia