Proiektu inspiratzailea: Zopa hoztea


Egileak: Lucia, Ander, Joannes eta Irma.

Eremua: Fisika.

Maila: DBH1 - DBH2

Erronka: Zopa beroegi dagoenean eta presaz gabiltzanean, ia beti erretzen dugu mihia. Nahiko da! Hurrengoan gerta ez dadin, zopa hozteko teknika desberdinak probatuko ditugu, eta, jakina, azkarrena zein den bilatuko dugu.

Irakasleentzako oharrak: Zopa hozteko teknika asko daude: putz egin, eragin, likidoa botatzen aritu, itxaron… Ikerketa sinple batekin erraz jakin dezakegu zein den metodorik eraginkorrena. Edonola ere, ez da ahaztu behar, teknika onena identifikatzeaz gain, horren ZERGATIA eztabaidatzea eta ikertzen jarraitzeko ideiak identifikatzea.

Proiektu inspiratzaile gehiago ikusteko sakatu hemen.

STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

STEAM-hezkuntza