}

Presiopean hedatzen den materiala

2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Presioaren eraginez material gehienak trinkotu edo hautsi egiten badira ere, Britainia Handiko Birminghamgo Unibertsitateko eta AEBetako Brookhaven Laborategi Nazionaleko ikertzaileak aurkako portaera duen materiala lortu nahian dabiltza.

Zeolitoak aluminioz, silizioz eta oxigenoz osatutako solidoak dira, eta egitura molekularrean nanoporoak dituzte banatuta. Egoera arruntean, poro ñimiño horiek ioi positiboz eta urez beteta egoten dira, baina presiopean ur-kantitate bikoitza xurgatzeko gaitasuna dute. Ikertzaileek zeolitoen egitura molekularra aztertu dute, eta 8.000-15.000 atmosferako presioa ezartzean, materiala hiru dimentsiotatik bitan hedatzen dela baieztatu dute. Gainera, zeolitoa hedatzean, poroetan ur-molekulak nola sartzen ziren ikusi zuten.

Ikerketak aplikazio interesgarriak izan ditzake, industrian sortutako mota horretako materialak poluitzaile kimikoak eta hondakin erradioaktiboak xurgatzeko ahalmena izango bailuke ikertzaileen esanean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia