Presioa gorantz Plutonen
2003/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
1988az geroztik egindako ikerketetan, Plutonen nitrogenozko atmosfera mehean aldaketak ikusi dituzte; presio-handitzea, besteak beste.
Pluton eguzki-sisteman dagoen planetarik txikiena da. Txikia da eta urruti dago.
(Argazkia: NASA).Eguzkira hurbiltzen denean, 4.400 milioi bat kilometrora egoten da. Orduan, metanoz, karbono dioxidoz, nitrogenoz eta urez osatutako atmosfera mehea eta arina dauka. Aitzitik, Eguzkitik urruntzen denean, 7.500 milioi kilometroraino iristen da. Distantzia horien inguruan, atmosferako molekula guztiak izoztu egiten dira eta ezin da atmosfera denik esan.
Gaur egun urruntzen ari da, eta, beraz, atmosferak gero eta presio baxuagoa izatea espero dute astronomoek. Baina ez da hori, ordea, eremu ikuskor eta infragorrian behatzen ari direna, alderantzizkoa baizik. Atmosfera zabaltzen ari da eta presioa gorantz doa. Hala ere, bertan gertatzen ari dena 2006. urtean jaurtitzekoa den Pluto-Kuiper Express zundaren bidez ikertuko dute. Non ote dago gakoa?
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia