Potina uretaratu dute

Albaola Elkartekoek potin bat itsasoratu zuten atzo.

Albaola Elkartekoek potin bat itsasoratu zuten atzo. Pasai Donibanen duten ontziolan egin dute ontzia, eta, burutu bezain laster itsasoratu dute. Potina XIX. mendean erabiltzen zuten euskal arrantzaleek legatza eta bisigua harrapatzeko. Albaolako ontzigileak Orioko Mutiozabal ontziolan aurkitutako plano batzuetan oinarritu dira potina fabrikatzeko. Jadanik zazpi ontzi tradizional egin dituzte; hurrengo proiektua XVI. mendeko galeoi bat egitea da.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza