Poluzio-maila altua aurkitu dute itsasoaren sakonenean

Poluzio-maila altua aurkitu dute itsasoaren sakonenean


Ozeano Bareko bi fosatan, 10.000 metro inguruko sakoneran, poluzio-maila altuak aurkitu dituzte. Pazifikoko ipar-mendebaldeko eremu industrial poluituenetakoa den Suruga Badiako (Japonia) maila bereko poluzioa neurtu dute fosa horietako krustazeoetan.  Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak.

Ipar Pazifikoko Mariana fosako eta Hego Pazifikoko Kermadec fosako krustazeoak aztertu dituzte ikertzaileek, eta ikusi dute eremu industrialetatik urrun eta hainbesteko sakoneran egoteak ez dituela poluziotik libratzen. Izan ere, krustazeo horietan maila oso altuetan aurkitu dituzte hainbat poluitzaile organiko iraunkor; esaterako, garai batean gailu elektrikoetan erabiltzen ziren PCBak, eta suarekiko erresistentzia handitzeko plastikoetan eta abarretan erabiltzen PBDEak. Ikertzaileek ustez, hondoratzen den haratustelaren eta plastikoen bidez iritsiko lirateke substantzia horiek itsasoaren sakonenera. Hain zuzen ere, Ozeano Barearen iparraldean dagoen plastikozko uharte erraldoiaren azpian dago Mariana fosa.

Itsaso bat plastikozkoa

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia Itsas Biologian eta Animalia Biologian lizentziatua, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerife). AZTI-Tecnalian hasi zuen bere ibilbide profesionala, hainbat ikerketa-proiektutan parte hartuz. 2006ko azaroaz geroztik Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko erredaktorea eta erredaktore-burua da, eta Zientzia.net webgunearen arduraduna.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena