}

Polotik polorako haizeak eta hodeiak neurtzeko satelitea

2001/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hemendik aurrera, meteorologoek Ipar Polotik Hego Polorako hodeien altuera neurtu ahal izango dute. Terra satelitea arduratuko da horretaz, eta, besteak beste, poloetako zein beste latitudeetakohodei-geruza eta haizeak neurtuko ditu. Terra 1999. urtean aireratu zuten, eta oraindik satelite esperimentala baino ez da. Ordura arte, hodeiak mugiarazten dituzten haizeak ekuatorean kokatutako satelite geoegonkorren bidez neurtzen ziren; bestalde, Lurraren azalean kokatutako sateliteek norabide bakarrean islatutako argia bakarrik neurtzen dute.

Horregatik, ez da poloetako haizeei buruzko informazio zehatza jasotzen. Sistema berri honekin, ordea, hodeien irudi estereoskopikoak lor daitezke. Bederatzi kameren bidez, beste horrenbeste norabidetan islatutako eguzki-argia neurtzen da, eta, zazpi minutuan, helburu jakin baten bederatzi angeluak aztertzen dira. Egun, sateliteak bederatzi egun behar ditu lurbira osoa aztertzeko, baina zientzialariak metodoa hobetu eta informazioa denbora gutxiagoan lortzeko sistema garatzen ari dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia