Pinguino erraldoia


Desagertutako bi pinguino-espezieren fosilak aurkitu dituzte Perun. Bata, Perudyptes devriesi, gaurko pinguino handienen tamainakoa da, eta, bestea, Icadyptes salasi, askoz handiagoa. Argazkian, azken horren kaskezurra ikusten da, gaur egun Perun bizi den pinguino bakarraren kaskezur baten ondoan. Icadyptes salasi pinguinoaren mokoa 18 zentimetro luze da, eta, paleontologoen ustez, animalia metro eta erdikoa zen, gutxi gorabehera.

Tamaina handiak harritu egin ditu paleontologoak, Eozeno periodokoa delako, klima epeleko periodo batekoa, alegia. Ustez, klima epeleko animaliak ez dira oso handiak izaten, ez baitute beroa gorde behar, baina fosildutako pinguino erraldoiak ekuatoretik gertu aurkitu izana hipotesi horren kontra doa.

Argazkia: Daniel Ksepka.

Guillermo Roa Zubia

Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali