}

Petrolio-arrastoak kendu ezinik

2002/10/24 Elhuyar Zientzia

1969an istripua izan zuen The Florida itsasontziak Massachusset-eko kostan; 700.000 litro petrolio isuri ziren kostara. Ordutik aztertu da isuritako petrolioak zein eragin izan duen bertako ekosisteman, eta lortu diren azken emaitzak ez dira batere onak izan.

Istripua gertatu zenetik 30 urte baino gehiago igaro badira ere, oraindik ere nabariak dira petrolioaren arrastoak. Zientzialariek orduan eginiko kalkuluen arabera, 10 urtean ekosistema bere egoera normalera bueltatuko zela uste zuten. Hala ere, egin berri dituzten azterketekin, ur azpiko sedimentuetan oraindik ere petrolioa dagoela aurkitu dute, eta uste baino askoz ere kontzentrazio handiagoetan.

Horrelako datu larriek esan nahi dute petrolio-isurketen inpaktuari buruz egin diren estimazioak ez direla hain egokiak. Uste baino luzaroago eragiten dute petrolio isurketek, eta, naturari garbiketan lagundu ezean, kostaldeak belztuta jarraituko du hurrengo hamarkadetan ere.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia