}

Pentsamendua irakurtzen

1996/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hala da bai; ikertzaile japoniarren lanari esker gure pentsamenduak irakurri ahal izango ditugu.

Ikertzaileek boluntarioaren buruari zenbait elektrodo itsasten dizkie eta entzefalogramak garuneko aktibitate elektrikoa jasotzen du. Ordenadoreari zenbait hitz programatzen zaizkio eta berauek pantailan agertzen dira. Boluntarioak hitz horietako bat pentsatzen du eta garunak, estimulazioaren ondorioz, P300 izeneko uhinak igortzen ditu. Ordenadoreak bere pantailan agertu diren hitzetatik boluntarioak pentsatu duena hogeita bost segundoren buruan asmatuko du.

Teknika hori garunetik ateratzen diren nerbioetako gaitza dutenen komunikazio ahalmena errazteko erabili nahi da. Begi-nini eta betazalen mugimenduaz baliatuz, ordenadore-pantailako hitzak aukeratzeko metodoa jadanik martxan da, baina inolako mugimendurik egiteko gauza ez denak ere komunikatu ahal izango du ordenadorearekin, modu sinplean bada ere.

Japonian, Tottori-ko Unibertsitatean urtebetez egin dituzte probak sistema horrekin eta pare bat urtetan prest eduki nahi dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia