Papagai fluoreszenteak
2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Papagaiek, kolore biziez gain, fluoreszentzia ere erabiltzen omen dute bikotea erakarri ahal izateko. Izan ere, hegaztiak gai dira fluoreszentzia egun argiz ikusteko. Britainia Handiko eta Australiako ikertzaileen arabera, lumen fluoreszentziak funtzio sexuala du.
Ikerketa egiteko, perikito batzuen lumak eguzkitarako kremaz estali zituzten eta beste batzuenak, berriz, jelatinaz. Kasu guztietan, perikitoek nahiago zituzten eguzkitako kremarik ez zuten kideak lakrikunkeriatan ibiltzeko. Biologikoki, kolore fluoreszenteak ekoiztea garestia da eta, beraz, ikertzaileen ustez logikoa dirudi bikote onena harrapatzeko estrategia izatea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia