Ozono-geruzaren zuloa 2040rako desagertuko da
2002/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Japoniako zientzialari-talde batek ozonoaren nondik norakoak aurrez ikusteko eredu berri bat garatu du.
Atmosferako aire-korronteak eta zurrunbiloak kontuan izateaz gain, karbono dioxidoaren kontzentrazioa eta itsas azalaren tenperatura ere kontuan izan dituzte eredu berria eraikitzerakoan. Zientzialarien esanean, 1987an sinatu zen Montrealgo protokoloaren ondorioz, atmosferara isuri den kloro- eta bromo-kantitatea asko gutxitu da, eta, berdin jarraituz gero, 2040rako ez da zulorik egongo ozono-geruzan.
Hala ere, japoniarrek onartu dute beraiena eredu bat besterik ez dela, eta antzeko eredu asko konparatu beharra dagoela zehazki zer gertatuko den aurresateko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia