Ozono-geruza eta informatika
1997/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ozono-geruzak ia argiaren abiaduran dabiltzan partikula atomiko eta azpiatomikoen izpi kosmikoak gerarazten ditu eta, dakigunez, gure planetako atmosferan poloetan ozono geruza mehetzen ari delako izpi ultramoreek guganaino heldu eta osasunean kalteak eragin ditzakete. Baina gizaki eta animaliak ez ginateke kaltetu bakarrak izango. Ordenadoreak ere kaltetu egingo lirateke.
New Yorkeko IBM etxearen ikerketa-laborategian diharduen James F. Ziegler-ek dioenez, lurrazalera heltzen diren izpi kosmikoek urteko eta ordenadoreko 200 “akats” sortarazten dituzte. Programetako aldaketa horiek energi maila altuko izpi kosmikoek mikroprozesadoreko atomoekin elkarrekintza dutelako gertatzen dira.
Sistema bitarreko 00110110 byte edo zortzikotea adibidez, 00110111 bihur daiteke eta emaitzak oso desberdinak izan daitezke. Zorionez ordenadoreetako zuzenketa programek akats horiek gainditu eta beren onera ekartzen dituzte aldatutako zifrak.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia