}

Ozeanoen atlasa Interneten

2002/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nazio Batuen Erakundeak Lurreko ozeanoen atlasa argitaratuko du aurki Interneten. Atlas horrek Lurreko ozeano guztien 14 mapa global izango ditu, eta horietatik mapa zehatzagoetara jotzeko aukera egongo da. Gehiegizko arrantzari, kostaldeko habitaten galerari eta koral-arrezifeen egoerari buruzko datuak agertuko dira bertan.

Gainera, munduko izotz-geruzak, nabigazio-bideak, lurrikarak, aktibitate bolkanikoa, hondoaren itxura eta beste gai espezifiko asko azaltzen dituzten hainbat mapa izango ditu web orriak.

Etengabe berrituko den web orria izango dela diote; horrela, unean uneko datuak lortzeko tresna egokia izango da. Diotenez, datu horiekin munduko ozeanoetako arrain-stocka, itsasoko biodibertsitatea eta klima babesteko zein neurri hartu behar diren jakin ahal izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia