Oxitozinaren funtzioa ebolutiboki oso primitiboa izan daitekeela ondorioztatu dute
2023/03/27 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Zebra-arrainekin egindako ikerketa batean, frogatu dute gai direla beren kideen beldurra detektatzeko, eta, hori gertatzen denean, emozio hori kutsatu egiten zaiela. Eta ikusi dute gaitasun hori ematen dien molekula oxitozina dela; hain zuzen, gizakietan eta beste ugaztunetan enpatiarekin lotzen den hormona.
Science aldizkarian argitaratu dute ikerketa, eta azaldu dute, fenomeno horretan, eremu berberek parte hartzen dutela, bai arrainen garunetan, bai ugaztunenetan. Hortik ondorioztatu dute, beraz, enpatia-modu horren oinarriak duela milioi urte asko sortu zirela, eta iraun egin duela eboluzioan.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia