Otsoak apeninotan
1988/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gizakiak amorruz akabatu duen animalirik badago, otsoa da bat. Euskal Herrian desagertua dugu otsoa, baina gure faunaren zati garrantzitsua izan denaren hamaika arrasto utzi ditu kontakizun, deitura, armarri zein toponimian. Italiako Apenino Mendietan otsoa galzorian egon zen, baina zorionez hartutako babes-neurriei esker aurrera egiten ari da eta azken erroldak aditzera eman duenez 250 otso bizi dira egun inguru haietan.
Euskal Herrian horrelako berririk izatea pozgarria litzateke.
eu es fr en ca gl