Otso beltzei txakurrek utzitako genea
2009/02/10 Kortabitarte Egiguren, Irati - Elhuyar Zientzia
Stanford Unibertsitateko zenbait genetistak otsoen ile beltzaren erantzule den genearen aldaera aurkitu dute, eta ikusi dute otso horiek noizbait etxe-txakurrekin gurutzatu direla. Horretarako, Yellowstone parke nazionaleko otsoak aztertu dituzte, besteak beste.
K locus genearen kode genetikoaren hiru hizkiren galera da zenbait txakur-arrazaren ile edo larruazal beltzaren erantzule. Mutazio hori bera ikusi dute, hain zuzen ere, Yellowstone parke nazionalean aztertutako 104 otsoetatik 102 otsotan. Beraz, ez dute zalantzan jartzen gene-aldaera hori etxe-txakurrekin gurutzatzean sortua dela.Irudia: Monty Sloan; Wolf Park, Battle Ground, Indiana.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia