Otolitoen egitura erabakitzen duen genea
2003/10/28 Elhuyar Zientzia
Otolitoa arrain teleosteroek belarrian izaten duten hezurtxo bat da. Bada, Alemaniako ikertzaile-talde batek otolitoaren itxuran eragina duen genea aurkitu du.
Max Planck Institutuko ikertzaileek otolitoaren itxurak zebra-arrainen jarreran duen eragina aztertzen ziharduten. Otolitoa kaltzio karbonatoz osatua dago, eta geneetan eraginez konposatu horren egitura kristalinoa aldatzea zuten helburu. Eta, hara non, gene bakar bat eraldatuz otolitoaren itxura aldatzea lortu zuten.
Otolitoa, berez, harri zapal baten antzekoa da, baina genea eraldatuta izar-itxurako otolitoa garatu zuen arrainak (argazkikoa), eta, horren ondorioz, ur nahasietan orientatzeko arazoak zituela ikusi zuten.
Gene horren ikerketak hartu du indarra orain; izan ere, gizakiotan gorreriarekin eta hortzen hazkuntzarekin erlazionatuta dagoen gene baten oso antzekoa da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia