}

Ornodun zaharrenaren fosila etxaldeko barandan

2003/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Australian egin dute aurkikuntza: duela 560 milioi urteko ornodun baten fosila da, eta, beraz, orain arte ezagutzen zen zaharrena baino 30 urte lehenagokoa.

Xelebreena zera da: fosila ez duela paleontologo batek aurkitu, Australiako artzain batek baizik. Artzainak hareharrian fosila ikusi zuenean, egitura berezia iruditu zitzaion, eta etxeko barandan eduki du lau urtez, norbait fosilaren garrantziaz ohartu den arte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia