}

Orion nebulosa, hurbilago eta zaharragoa

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orion nebulosa, hurbilago eta zaharragoa
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: J.C. Casado/NASA)

Orion nebulosa orain arte uste zuten baino % 20 hurbilago dago Lurretik, hain zuzen, 1.270 argi-urtera, Kaliforniako Unibertsitateko talde batek orain dela gutxi egin dituen neurketen arabera.

Neurketak egiteko, Ipar Amerikan dauden 10 irrati-teleskopioz eratutako sistema bat erabili dute (Very Long Baseline Array izena jarri diote sistemari). Urrutien dauden irrati-teleskopioen artean 8.000 kilometroko distantzia dago, eta denek batera egiten dute lan; beraz, irrati-teleskopioen sistema teleskopio erraldoi bat bezalakoa da. Sistema horrek eskaintzen duen adinako bereizmenik ez da lortu beste inongo teleskopiorekin.

Izarrek Lurrarekiko duten distantzia argitasuna (eta, beraz, adina) kalkulatzeko erabiltzen denez, emaitza horiekin ateratako ondorio bakarra ez da Orion nebulosa orain arte uste zuten baino hurbilago dagoela; horrez gain, uste baino zaharragoa ere bada.

1
237
2007
12
004
Astronomia
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia