Ordenagailuen eragina ingurumenean

Nazio Batuen ikerketa baten arabera, ordenagailu arrunt bat egiteko erabiltzen diren gai kimiko eta erregai fosilek ordenagailuak berak baino hamar aldiz gehiago pisatzen dute.

Ordenagailuen eragina ingurumenean


Gai kimiko horietatik gehienak toxikoak dira, eta erregai fosilak erabiltzeak eragin zuzena du ingurumenean.

Bestalde, iraupen laburra dutenez, ordenagailu eta ordenagailu-zati asko pilatzen dira zabortegietan. Birziklatzen direnean ere, sarritan ez omen dira segurtasun-neurri egokiak hartzen. Ordenagailuen erabilerak hartu duen indarra ikusita, Nazio Batuetako ikertzaileek uste dute neurriak hartu behar direla arlo horretan, epe luzean ondorio larriak izan daitezke bestela.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena