}

Opakuan barrena argia

2008/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Opakuan barrena argia
2008/10/01 | Elhuyar

Laser-izpi batek zink oxidozko geruza opaku bat zeharkatzea lortu dute Herbehereetako Twente Unibertsitateko bi ikertzailek --pigmentu zuri bat da zink oxidoa--. Berez, argiak ezin du geruza hori zeharkatu, argi-izpi gehienak islatu eta sakabanatu egiten dituelako. Baina orain dela urte batzuk fisikari teoriko batzuek iragarri zuten material opaku horiek kanal batzuk zituztela, eta argiak zeharka zitzakeela. Orain, aipatutako bi ikertzaileek hori frogatu, eta argiak geruza opakua zeharkatzea lortu dute. Horretarako, izpi guztiei batera iristen utzi beharrean, argi-izpien zati bat lehenago eta beste bat geroago iritsarazi zuten. Hala, gainazalaren kontra jotakoan islatzen ziren izpiek eta atzetik zetozenek bat egiten zutenean, izpi indartsuago bat sortzea lortu zuten (interferentzia eraikitzaile deritzo fenomeno horri). Bada, izpi sortu berri hori izan zen materialaren kanaletatik igaro zena.

1
246
2008
10
008
Fisika
Berriak labur
6

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia