Olioa obesitatearen kontra
1994/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Urte askotan umeek bakailao-gibeleko olioa hartu izan dute amak goilarakada emanda. Umeak gehienetan ez zekien zergatik hartzen zuen, baina hemendik aurrera pertsona helduek zertarako den jakinda hasiko dira hartzen agian. Arratoiekin egindako saiakuntza baten ondorioak pertsonengan ere izaten ote diren egiaztatu behar da lehenago.
Strasburg-en CNRS erakundeak duen zentruan Rene Groscolas zientzilariak gidatutako taldeak arratoiak saina edo arrain-olioa hartuta argaldu egiten direla egiaztatu dute. Obesitatea genetikoa zein elikaduragatikoa izan, “sainezko” erregimena lau astean eginez gero animaliaren sabeleko bi gantz-multzo bostenera etorri ziren, beste multzoek lehenean segitu zutelarik.
Lehendik ere ezagutzen zen arrain-olioak odoleko triglizerido-tasak jaitsi egiten zituela eta bihotzekoak jotzeko arriskua txikiagoa zela. Baina animaliengan izandako portaera gizakiengan egiaztatzen bada, asko izango gara egunero bakailao-gibeleko olio-dosia egunero hartuko dugunak. Horrela argaldu egingo gara eta bide batez arteriosklerosiaren kontrako erremedioa hartuko dugu.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia