Oliba-olioa, uste baino are hobea
2005/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Philadelphiako Zientzia Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dutenez, ibuprofenoaren antzeko eragina du oliba-olioaren osagai batek. Konposatu horrek oleokantal izena du, eta ibuprofenoak bezala funtzionatzen du minak nerbio-sisteman duen bideetako batean. Horregatik, nahiz eta oleokantalaren eta ibuprofenoaren egitura kimikoak oso desberdinak diren, biak dira analgesikoak.
Lau koilarakada oliba-olio birjina estra hartzea egunean mina arintzeko behar den ibuprofenoaren % 10 hartzea bezala da. Beraz, ez da botika bezain eraginkorra, baina ikertzaileek ez dute zalantzarik: epe luzera benetan onuragarria da.
eu es fr en ca gl