Olatu erraldoiak uste baino ohikoagoak itsaso zabalean
2006/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Olatu erraldoiak uste baino ohikoagoak itsaso zabalean
2006/05/01 | Elhuyar
Discovery ikerketa ozeanografikorako ontzian 29 metrorainoko olatuak neurtu zituzten ikertzaile britainiar batzuek 2000n. Itsas zabalean inoiz neurtu diren olatu handienak dira. Eskoziaren kostaldetik 250 km mendebaldera zeuden ekaitzak harrapatu zituenean. Aditu haien arabera, itsaso zakarra ohikoa da ingurua hartan, eta, seguruenera, neurri horretako olatuak ere uste baino sarriago izango dira.
Datua interesgarria da, ontziak eta itsas egiturak diseinatzean gehienez 15 metroko olatuei aurre egin beharko dietela jotzen baita normalean.
1
220
2006
5
028
Ozeanografia; Fisika
Berriak labur
11
eu es fr en ca gl