}

Odol-presioa, garunaren menpe

2007/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Odol-presioa, garunaren menpe
2007/06/01 | Elhuyar

Odol-presio altua hainbat faktorek eragin dezakete. Bristol Unibertsitateko zientzialari batzuek eragileen zerrendan beste bat gehitu dute: garuneko JAM-1 proteina. Ez dute oso argi proteinak zehazki zer egiten duen odol-presioa igotzeko. Dirudienez, JAM-1 proteina odoleko globulu zuriekin lotzen da, eta garuneko odol-zirkulazioa oztopatzen du. Horren ondorioz, hanturak ager daitezke eta garunera oxigeno gutxiago iristea gerta daiteke. Horrek guztiak odolaren presioa igoarazten duela uste dute zientzialariek.

1
232
2007
6
034
Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
17

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia