Nolako hemorragia, halako kaltea
2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bihotzekoa izan duten pertsonen bihotzeko hemorragiak jaso dituzte lehenengo aldiz erresonantzia magnetiko (EMN) bidez Londresko Imperial Collegeko MRC medikuntza-zentroko ikertzaileek. Bihotzeko handi baten ondorioz bihotza oso kaltetua duten pertsonek hemorragia handiagoak dituztela ikusi dute, bihotzeko txikiagoa izan duten pertsonekin alderatuta. Hortaz, hemorragia neurtuta, EMN teknika baliagarria izan daiteke jakiteko bihotzak zenbaterainoko kalteak dituen. Odola bihotzera garraiatzen duen arterietako bat blokeatzen denean gertatzen dira bihotzekoak. Izan ere, bihotzeko odol-hornikuntza eteten da, eta bihotza oxigenorik gabe geratzen da.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia