Noiztik behar du gorputzak muntaia?

Animalia askok segmentuka osatzen dute gorputza enbrioietan, baina ez dago garbi zein bide egin zuen eboluzioak prozesu hori garatzeko. Alemaniako ikertzaile batzuek ikusi dute segmentukako garapena kontrolatzen duten geneak mota berekoak direla ugaztunetan eta armiarma batzuetan. Beraz, litekeena da garapen-mota hori armiarmak eta ugaztunak eboluzioan banatu baino lehen sortu izana.

Gene horiei Notch geneak deritze. Biologoek armiarmen Notch geneak blokeatu dituzte, eta, ondorioz, malformazioak eragin dituzte enbrioietan. Orain, zientzialariek aztertu nahi dute ea ugaztunetan gene horien funtzionamendua berdina den ala ez.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali