Noizkoa da lurreko bizia?
2001/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ozeanoetan bizia noiz agertu zen badakigu ere, oraindik duda asko dago lurrean noiz agertu zen zehazteko.
Ozeanoetan duela 3,8 miliar urte agertu zen, eta orain arte aurkitutako lurreko biziaren aztarnarik zaharrena Arizonan atzeman zuten eta 1,2 miliar urte ditu. Orain, Yumiko Watanabe-k zuzentzen duen ikerketa-taldeak Afrikako arroka zaharretan materia organikoaren beste aztarna batzuk aurkitu ditu. Materia organiko hori lurra kolonizatu eta lurzorua sortu zuten mikroorganismoen aztarna izan liteke.Hori egiaztatuko balitz, lurreko biziaren aztarna zaharrena duela 2,6 edo 2,7 miliar urtekoa izango litzateke.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia