Nikotina atsegin ez duen genea

Estatu Batuetako Georgetown Unibertsitateko ikerlari-talde batek nikotinarekiko menpekotasunarekin zer ikusia duen genea identifikatu du. 289 erretzailerekin eta erretzen ez zuten 233 lagunekin egin dute ikerketa Georgetown Unibertsitatean.

Ikerketaren arabera, SLC6A3-9 genea zutenek erretzaile izateko aukera txikiagoa zuten; eta gene hori izan eta erretzaile zirenak, gainerakoak baino beranduago hasi ziren erretzen eta gainera besteek baino errazago uzten zioten erretzeari. Gene hori identifikatu ondoren, tabakismoari aurre egiteko tratamendu berriak ikertu ahal izango dira.

7kn argitaratua

Beñar Kortabarria Olabarria

Elhuyar Zientzia Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali