Newton eta sagarraren istorioaren eskuizkribua

Isaac Newtonen sagarraren istorio ezagunaren bertsio originalaren eskuizkribua jarri du Interneten Londresko Royal Society erakundeak. Makina bat aldiz entzun izan dugu istorio hori: grabitazioaren legea sagar bati esker formulatu omen zuen Newtonek.

Istorio hori Newtonen lagun batek, Stukely-k, aipatu zuen 1752an hari buruz idatzi zuen biografian. Biografia horretan dioenez, behin batean Newtonekin lorategian, sagarrondo batzuen azpian, kikara bat te hartzen ari zelarik, hauxe esan omen zion hark: Hau bezalako egoera batean bururatu zitzaidan lehen aldiz grabitazioaren kontzeptua, eserita pentsatzen ari nintzela sagar bat erori zenean.

Irudia: Royal Society

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biografiak