Neurri gogorragoak pinturentzat eta Diesel motorrentzat
2003/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Europako Batasunak diesel motorrek, pinturek eta bernizek aireratzen dituzten konposatu poluitzaileak murriztu nahi ditu. Pinturetan, esaterako, aireratzen diren konposatu organikoen kopurua erdira murriztu nahi dute lege berriaren bidez, horiek begiko narritaduren, eztarriko minen eta arnasteko arazoen eragile direla uste baitute.
Diesel motorretan, berriz, fabrikatzaileak filtroak instalatzera behartuko dituzte. Horrela, motor horiek aireratzen dituzten partikula arriskutsuen % 90 desagerrarazi nahi dituzte 2011. urterako. Europako Parlamentuak neurri horiek onartzen baditu, 2007. urtean jarriko dira martxan.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia