}

Netscape 7.0 prest

2002/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Netscape-ren 7.0 bertsioa dagoeneko prest omen dago. Bertsio berri horretan Netscape 6.x-ek zituen akatsak zuzendu dituzte, eta ezaugarri berriak gehitu: Web orri bat baino gehiago leiho bakarrean ikustea ahalbidetzen du, baita web orri bateko hitz batetik abiatuz bilaketa egitea ere. Gainera, mezu elektroniko berriak heldu direla abisatzeko sistema du, eta gordetako mezuak sailkatzeko aukera ere ematen du.

Hiru bertsio ezberdin jaitsi ahal izango dira Internetetik: arakatzailea bakarrik duen bertsioa (9 MB), gomendatutako atal guztiak eta posta barne dituen bertsioa (12,6 MB) edo bertsio osoa, ikus-entzunezko plug-in-ak eta Sun Java 2 barnean dituena (30,8 MB).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia