}

Nektarra mikazteak ez dakar abantaila handirik

2006/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nektarra mikazteak ez dakar abantaila handirik
2006/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: c. Evans / georgiako unibertsitatea)

Nektar-lapurren aurkako sistema gisa egokia izan daiteke nektarra mikaztea, baina ugaltzeko garaian kalte egiten omen dio horrek landareari. Estatu Batuetako Karolinako jasminari, behintzat, hori gertatzen zaio.

Dirudienez, jasmin horrek nektar mikatzagoa sortzeko eboluzionatu du; horretarako, gelsemina izeneko konposatu bat eransten dio. Hori dela eta, gelsemina-kontzentrazio desberdinetako loreak aztertu dituzte ikerketa egiteko. Nektar mikatzeneko landareek (gelsemina askoko nektarra dutenek) erle polinizatzaile gutxiago erakartzen dutela ikusi dute --nektar-lapurrak gutxiago dira, hau da, polenik jaso gabe nektarra janda alde egiten duten intsektuek ez dute gustuko--. Baina, era berean, ugalketarako zabaltzen duten polena landare gutxiagotara iristen dela ikusi dute.

Eboluzioaren helburua beti da espezie batek bizirik irautea, baina, dirudienez, ez du beti lortzen.

Berriak labur
2
1
216
2006
1
002
Botanika