Neanderthalgo umeek, jaiotzean birarik ez
2009/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Neanderthalgo umeek ez zuten umetokian bira eman beharrik jaiotzeko. Max Plank Institutuko Timothy Weaver eta Jean-Jacques Hublin ikertzaileek eme neanderthal baten pelbisa birtualki berritu dute, eta ondorio horretara iritsi dira.
Israelen aurkitutako fosilaren berritzeak iradokitzen du neanderthalen pelbisa jaiotze-kanalean behera zabalagoa zela alderik alde. Beraz, antz handiagoa zuen Homo erectusarekin eta australopitecusarekin gizaki modernoarekin baino.
Orain arte uste zen neanderthalek gizaki modernoen erara erditzen zutela. Gaur egungo emakumeen jaiotze-kanalak zabalagoak dira aurretik atzeko aldera, eta haurrak burua biratu behar du jaiotze-kanalera egokitzeko. Uste denez, gizaki modernoak klima berora egokitzeko garatu zuen pelbis hori, gizaki altu eta aldaka mehekoek hobeto erregulatzen baitzuten beroa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia