Neanderthalen artean ere ilegorriak

Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera, Neanderthal batzuek larruazal zuria eta ile gorria zuten. Ikerketan, 50.000 urte dituzten Neanderthalen DNAren gene bakarra aztertu dute, mc1r genea, hain zuzen.

Gaur egungo gizakiak ere badu gene hori , eta, aldaera jakin batzuetan, gene horretatik sortzen diren proteinek funtzionaltasun txikiagoa dute eta pertsona horiek larruazal zuriagoa dute.

Gizakietan inoiz identifikatu ez duten gene horren aldaera bat aurkitu dute Neanderthalen DNAn (3.700 pertsonaren DNAn bilatu dute aldaera hori duen genea, eta bakar batean ere ez dute aurkitu). Baina ikusi dute gene hori espresatzean eratzen diren proteinek eta pertsona ilegorrien gene hori bera espresatzean sortzen direnek funtzionaltasun bera dutela.

Lakar Iraizoz, Oihane

Elhuyar Zientzia Elhuyar Fundazioko Zientziaren Komunikazioa sailean ari da lanean 2006ko urriaz geroztik. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian ia hilabetero artikuluak argitaratzen ditu, eta Basque Research webguneko arduraduna eta erredaktorea ere bada. Euskal Herrian egiten den ikerketaren berri ematen du Basque Researchek. Biologian lizentziatua da, Leioako EHUn egin zituen ikasketak, eta, Elhuyar Fundazioan baino lehen, Bertiz Jaurerria Parke Naturalean aritu zen lanean, bisitariei harrera egiten eta ingurunea zaintzen.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali