}

Neanderthalen artean ere ilegorriak

2007/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Neanderthalen artean ere ilegorriak
2007/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Science aldizkarian argitaratu duten ikerketa baten arabera, neanderthal batzuek larruazal zuria eta ile gorria zuten. Ikerketan, 50.000 urte dituzten neanderthalen DNAren gene bakarra aztertu dute, mc1r genea, hain zuzen.

Gaur egungo gizakiak ere badu gene hori, eta, aldaera jakin batzuetan, gene horretatik sortzen diren proteinek funtzionaltasun txikiagoa dute eta pertsona horiek larruazal zuriagoa dute.

Gizakietan inoiz identifikatu ez duten gene horren aldaera bat aurkitu dute neanderthalen DNAn (3.700 pertsonaren DNAn bilatu dute aldaera hori duen genea, eta bakar batean ere ez dute aurkitu). Eta ikusi dute gene hori espresatzean eratzen diren proteinek eta pertsona ilegorrien gene hori bera espresatzean sortzen direnek funtzionaltasun bera dutela.

1
237
2007
12
001
Giza zientziak; Paleontologia; Anatomia/Fisiologia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia