}

Neandertalaren orain arteko genoma osatuena aurkeztu dute

2013/03/21 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

neandertalaren-orain-arteko-genoma-osatuena-aurkez
Svante Pääbo, Max Planck Institutuko genetikaria eta ikerketaren burua Arg. Frank Vinken

2010ean neandertalaren genomaren zirriborroa plazaratu zuen Science aldizkariak. Egileak Max Planck Institutuko ikertzaileak ziren, eta orain ere haiek aurkeztu dute orain arteko genoma osatuena. Aurkezpenak polemika sortu du inguru batzuetan, datu guztiak denen eskura jarri baitituzte zientzia-aldizkari batean argitaratu aurretik. Hala ere, Max Planckekoek aurreratu dute badutela ikerketa argitaratzeko asmoa. 

Bitartean, emaitzak publiko egin dituzte. Adierazi dutenez, oraingo genomak “oso kalitate” handia du. Hain zuzen, 2010eko zirriborroa egiteko, Kroaziako haitzulo batea n topatutako hiru hezurretatik abiatu ziren, eta, bataz beste, behin baino ez zuten sekuentziatu genomaren kokapen bakoitza. Orain, berriz, Denisovan (Siberia) aurkitutako banako baten oineko hezurretik abiatu dira, eta kokapen bakoitza “50 aldiz” sekuentziatu dutela zehaztu dute. DNA garaikidearen kutsadura, berriz, % 1 ingurukoa dela kalkulatu dute. 

Horrez gain, neandertal horren genoma sekuentziatuta dauden beste neandertal batzuenarekin eta denisovaren gizakiarenarekin alderatu dute, eta ikusi dute beste neandertalekin ahaidetuta dagoela, nahiz eta denisovako gizakiak eta biek bizileku berbera izan zuten (ziur aski, garai desberdinetan bizi izan ziren kobazulo hartan).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia