}

Naziek ez zuten atzean geratu nahi

2005/06/02 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Goiko diagrama horrek hirurogei bat urte ditu, eta nazien dokumentuetan agertu da. Marrazkiaren arabera, naziek arma nuklear berezi bat egiteko asmoa zuten. Ez dauka ohiko bonba nuklearren antzik. Marrazkian agertzen dena kohete bat da, eta barruan bonba nuklear txiki bat dauka.

Historialari eta zientzialari batzuek uste dute naziek ez zutela asko menderatzen energia nuklearra, eta, beraz, ez zutela bonba nuklearra egiteko aukerarik. Beste hainbatek, berriz, kontrakoa uste dute. Diagrama ikusita, argi dago pauso batzuk behintzat eman zituztela, baina oraindik ez dakite egitera eta probatzera iritsi ote ziren.

Physics Wold aldizkarian argitaratu dituzte diagrama eta nazien arma nuklearren ikerketei buruzko artikulua.