}

Natura eta turismoa

1994/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nazioarteko turismoaren zifrek gora egin dute azken urteotan. Azken kalkuluen arabera, 324 mila milioi dolarrekoa izatera heldu da eta nazioarteko trukean petrolioari aurrea hartu dio. Adituek diotenez, nazioarteko turismoaren % 5a da turismo ekologikoari dagokiona. Horri esker diru-iturri oparoa izaten dute mundu guztiko erreserba naturalek.

UNESCOk “munduko ondaretzat” dauzkan 70 erreserbatan egindako inkestaren arabera, turismoa da bertako diru-iturri nagusia, nekazaritzaren eta abelazkuntzaren aurretik. Ekonomilariek oso datu bitxiak atera dituzte. Afrikako ekialdeko lehoia, adibidez, batezbeste 27.000 dolarretan baloratu dute eta elefante-taldea 610.000 dolarretan.

Nazioarteko turismoaren zifrek gora egin dute azken urteotan. Nazioarteko trukean petrolioari aurrea hartu dio. Dena dela, erreserba naturaletara turista gehiegi heltzen denean ingurugiroa kaltetu egiten da eta kontuz ibili beharra dago.

Dena dela, erreserba naturaletara turista gehiegi heltzen denean ingurugiroa kaltetu egiten da eta kontuz ibili beharra dago. Everest mendia, esaterako, munduko zabortegi altuena da eta Galapago irlak gero eta kaltetuago daude.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia