}

Nanoteknologia geroz eta gertuago

2006/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nanoteknologia geroz eta gertuago
2006/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: MEC)

Merkatuan salgai dauden produktuen etiketei begiratuta, nanoteknologiari esker garatu direla iragartzen duten 212 produktu aurkitu dituzte. Duela urtebete erdiak omen ziren; beraz, geroz eta gehiago dira.

Produktu horietako askok informatikarekin dute zerikusia, edo laborategietarako lehengaiekin; hau da, gai teknologikoak dira. Baina beste askok kosmetikarekin dute zerikusia: aurpegirako kremak, makillajea, ezpainetakoak... Eta kirolerako elementuak ere badira: teniseko erraketak, golfeko makilak, eskiak, oinetakoak, arropak...

Bi ondorio nagusi atera dituzte: batetik, nanoteknologiaren bidez garatu diren produktuak geroz eta ohikoagoak direla kaleko jendearentzat, eta, bestetik, nanoteknologia hitza bera produktuak saltzeko erabiltzen hasiak direla marketin-sailetan.

1
220
2006
5
005
Nanoteknologia; Giza zientziak
Berriak labur
3