Nanoarpak

Cornell Unibertsitateko ikerlariek zaletasu bitxia aukeratu dute: munduko musika-tresna txikienak egitea. Beren azken asmakizuna soilik mikroskopio bidez ikus daitekeen tresna da, eurek —duen itxura dela medio— nanoarpa deitzen dutena. Tresna ez da apetaz egindako zerbait, horren bidez erresonantziak ikertu nahi baitituzte. Izan ere, hain tresna txikiak eginda, tresna arruntetan hain argi ez dauden ezaugarriak aurki daitekeela uste dute zientzialariek.

Nanoarpak bi pieza ditu,bata karratua eta bestea triangelu erakoa, hainbat sokaz lotuta (50 nanometroko lodiera dute, eta 1.000 eta 8.000 nanometro arteko luzera). Tresnak, guztira gutxi gorabehera globulu gorri baten tamaina izan dezake. Esan bezala erresonantziak ikertu nahi dituzte, eta horretarako irrati-maiztasunak eta laserrak erabiliko dituzte, batzuk soinua ateratzeko eta besteak ateratzen den soinuaren irakurketa egiteko.

7kn argiataratua

Beñar Kortabarria Olabarria,

Beñar Kortabarriak kazetaritzan lizentziatua da eta Elhuyar Zientziako erredaktorea.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Nanoteknologia