Nano marroiei neurriak hartzen
2006/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Orion nebulosako bi nano marroiren masa, neurria eta tenperatura neurtu dituzte Estatu Batuetako astronomo batzuek. Horretarako, azken hamabi urteetan jasotako 1.500 argazki aztertu dituzte.
Nano marroiak ez dira izarrak zehazki, fusio-erreakzioak izateko txikiegiak dira, antza, baina planetak izateko handiegiak dira. Ikertu dituzten horiek gazteak dira, eta, neurketen arabera, ia-ia Eguzkiaren tamaina dute. Hori dela eta, astronomoek uste dute adinean aurrera doazen heinean txikitu egiten direla nano marroiak.
Bestalde, ikusi dute egindako neurketen emaitzak neurri handi batean bat datozela orain arte erabilitako eredu informatikoekin; ondorioz, bide onetik doaz.