Munduko tunelik handiena
1988/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Japonian zulatu berri duten tunel batek, 53'9 km-ko luzera du; munduko luzeena hain zuzen ere.
Japonian zulatu berri duten tunel batek, 53'9 km-ko luzera du; munduko luzeena hain zuzen ere. Tunel honek Honsku eta Hokkaido irlak elkartzen ditu. Irla hauen komunikazioa itsasoz egiten zen orain arte.
Hau ospatzeko joan den martxoko 11tik 12rako gauean tunelaren bi muturretan jende asko bildu zen. Tunela itsas mailatik 240 m-ko sakoneran dago eta itsas hondotik 100 m-ko sakoneran. Gauero hiru tren irtengo dira eta urtero bi milioi pertsona garraiatzea
espero da.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia