Munduko teleskopiorik handiena
1998/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Munduko teleskopiorik handienak jadanik lortu ditu bere lehen irudiak. VLT teleskopioa (Very Large Telescope) oraindik eraikuntza-fasean dago Cerro Paranal-en, Atakama basamortuan.
Guztiz operazionala izatera iristen denean 8x2 metroko lau teleskopio izango ditu eta elkarlanean jarrita 16 metro karratuko teleskopio baten bereizmena izango du. Oraingoz lau teleskopioetako bat dago martxan, lehen irudiak lortu dituena, hain zuzen ere. Teleskopio osoa 2001. urterako bukaturik egongo da eta bere lana kuasareen, nebulosa planetarioen eta galaxien irudi berriak lortzea izango da nagusiki.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia