}

Munduko sugerik txikiena aurkitu dute

2008/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Munduko sugerik txikiena aurkitu dute
2008/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: B. Hedge)

Munduko igel eta sugandila txikienak aurkitu zituen biologo berak --Blair Hedges-ek-- suge txikiena ere topatu du orain. Hirurak Karibeko uharteetan topatu ditu. Hain zuzen ere, animalia-espezie handienak eta txikienak uharteetan aurkitu ohi dira, eta hiru horiek fenomeno horren adibide garbiak dira.

Sugeak Leptotyphlops carlae izena du, eta heldutan 100 mm luze da, gutxi gorabehera. Hedgesen esanean, nekez egon daiteke hori baino suge txikiagorik, ez bailuke bere neurriko janaririk topatuko; beste suge txiki batzuek bezala, iñurrien eta termiten larbak jaten ditu.

1
246
2008
10
001
Zoologia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia